Lesakan egiten duten Olentzero lehiaketaz ariko dira abenduaren 26an ETBn

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 19a, 16:28
Joan den urteko irabazleak.

Gure Kasa saioak bi lesakar gazte elkarrizketatu ditu

Urtero bezala, aurten ere, Olentzero eta jaiotzen lehiaketa eginen dute Lesakan. Eguerdiko 12:00etan zehaztu dute hitzordua. Abenduaren 22an, larunbatean, 10:00etatik 12:00etara eman beharko dute izena Turismo Bulegoan. Egun horretarako lan handia egin ohi dute lesakarrek.

 

Lehiaketaren bueltan kuadrilla batek egiten duen lana gertutik ezagutzeko aukera izanen dugu abenduaren 26an, 21:30ean, eskainiko dute Gure Kasa saioan. Abenduaren 18an egin zituzten grabaketak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun