Gazte antolakuntzaren 30 urteak ospatzeko bazkaria egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 19a, 12:32
Hainbat lagun bildu zen Ernaik antolatutako bazkarian.

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek ‘Bulkada berrien garaia da!’ dinamika jarri dute martxan

Lesakako Ernaik antolatuta bazkaria egin zuten joan den larunbatean, azken 30 urteotan (eskualdera Jarrai beranduago ailegatu baitzen) gazte antolakuntzan eta borrokan aritu diren gazteek, ‘Bulkada berrien garaia da! dinamikaren baitan. Militante zaharrak eta berriak elkartu, esperientziak konpartitu eta giro ederrean pasatu zuten eguna. Espetxean diren herritarrak ere gogoan izan zituzten, nola ez, «eta independentziaren, sozialismoaren eta feminismoaren alde borrokan segitzeko indarrak hartu genituen». 

 

Jarrai gazte erakundearen sorreraren 40. urteurrena dela eta 'Bulkada berrien garaia da!' dinamika jarri zuten martxan joan den irailean Leitzan egin zen agerraldi jendetsuan. Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek bultzatuta, Euskal Herri osoan dinamikarekin lotutako ekimenak egiten ari dira: joan den astean egin zen gazte memoriaren astea da horren adibideetako bat, eta heldu den apirilean Lemoan eginen den Gazte Topagunearekin emanen zaio akabera dinamikari. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun