1920-1950 urteen arteko haurtzaroari begira jarriko dira Lesakan erakusketa batekin

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 18a, 10:25
1920-1950 urteetako haurtzaroari eskainitako erakusketa irekiko dute Harriondoan.

Abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra ikusgai izanen  da Harriondoa Kultur Etxean 

Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Osasun Etxeko pediatra den Belen Compainsek bultzatutako erakusketa da, Udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, «baita beraien testigantzak gogoz eskaini dituzten hainbat herritarren laguntzarekin ere», Compains berak dioenez.

 

Hain zuzen, 1920 eta 1950 urteen artean Lesakako haurtzaroarekin lotura duten dokumentu, testigantza eta objektuen erakusketa izanen da. Erran bezala, inaugurazioa abenduaren 20an, ortzegunean eginen dute eta egun horretan 17:30etik 19:30era izanen da ikusgai. Ondotik, urtarrilaren 20ra bitarte, 16:00etatik 18:00etara zabalduko dituzte ateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun