Berako Musika Eskolak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 19an San Esteban elizan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 18a, 08:06
Emanaldi polita eskainiko dute aurten ere San Esteban elizan.

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertua eskainiko dute abenduaren 19an, asteazkenean, 18:00etan, San Esteban elizan. Kultur Etxea ttiki gelditzen zela eta iaz hasi ziren elizan eskaintzen kontzertua. 

 

Eguberrietako kontzertua

Eguberrietako kontzertuari dagokionez, 4, 5 eta 6 urtekoen hastapen mailakoek “Eguberrietako gameluak” joko dute; soka taldeak J.S. Baken “Sleepers wake”; gitarra taldeak G. Santaolallaren “Brokeback mountain”, helduen taldeak B. Lertxundiren “Nere herriko neskatxa maite”, trikitixa taldeak “Le espiring”, txistu taldeak “Haurrak lotaratzeko soinua” seaska kanta herrikoia, J.I. Ansorenaren  moldaketekin; helduen abesbatzak “El tamborilero” kantatuko du, Abesbatza taldeak, Leonard Cohenen “Allelujah”, talde instrumentalak Ennio Morriconeren “Cinema paradiso” joko du eta bukatzeko, denek batera, J.C. Irizarren “Urrundik” eta “Gabeko izar” herrikoia eskainiko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun