Euskadiko 4x4 sokatira txapelketa irabazi dute Beti Gazteko mutilek

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 17a, 11:41
Euskadiko 4x4 sokatira txapelketako podiuma, Laukizen. Beti Gazte txapeldun izan da.

Neskak bosgarren izan ziren igandean Laukizen (Bizkaia) jokatutako finalean 

Igandean aurtengo Euskadiko lauko sokatira txapelketaren azken jardunaldia jokatu zen Laukizen (Bizkaia). Emakumezkoek 260 kilotan eta gizonezkoek 300 kilotan finalak jokatu zituzten. Gizonezkoetan txapela lortu zuen Beti Gaztek eta emakumezkoetan bosgarren izan zen Lesakako laukotea.

 

Gizonezkoen finalean tiraldi guztiak irabazi zituen Beti Gaztek eta txapela jantzi zuen, 5 punturekin. Gaztedi izan zen bigarren, Ibarra hirugarren, Ñapurrak laugarren eta Berriozar bosgarren. Beti Gazteko laukotean Joxe Angel Mitxelena, Beñat ordoki, Eneko Saldias eta Gerardo Telletxea aritu ziren tiran, Beñardo Iantzi erakusle zutela.

Emakumezkoetan, berriz, Badaiotz A izan zen txapeldun, Gaztedi bigarren, Ibarra hirugarren, Txantrea laugarren, Beti Gazte bosgarren eta Badaiotz B seigarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun