Euskadiko 4x4 sokatira txapelketako finalak jokatuko dituzte abenduaren 16an

Ttipi-Ttapa 2018ko abenduaren 14a

Beti Gazteko neskak bikain aritu dira sailkapeneko bi jardunaldietan.

Beti Gazteko neskak nahiz mutilak finaletan izanen dira, igandean 11:30etik aitzinera Laukizen (Bizkaia)

 

Igandean aurtengo Euskadiko lauko sokatira txapelketaren azken jardunaldia lehiatuko da. Abenduaren 16an, Laukizko pilotalekuan (Bizkaia), goizeko 11:30etik aitzinera bi final ikusi ahal izanen dira: Emakumezkoak 260 kilotan, eta gizonezkoak 300 kilotan. Bietan izanen dira Lesakako Beti Gazteko tiralariak.

 

Dagoeneko jokatutako bi sailkapen jardunaldietan, pisu bakoitzean puntu gehien lortu zituzten 6 taldeak arituko dira, hain zuzen. Emakumezkoetan, 260 kilotan, hurrenkera honetan sailkatu dira Beti Gazte, Badaiotz A, Txantrea, Ibarra, Badaiotz B eta Gaztedi; gizonezkoetan, 300 kilotan, Ibarra, Beti Gazte, Txantrea, Gaztedi, Ñapurrak eta Berriozar.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun