Haur Txokoa antolatu dute Bortzirietan Eguberrietarako

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 13a, 08:21

Lana eta familia uztartzeko asmoz, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat paratu du martxan Bortzirietako Gizarte Zerbitzuak

Beran eta Etxalarren abenduaren 24an, 26an, 27an eta 28an eta urtarrilaren 2tik 4ra eskainiko dute zerbitzua eta Arantzan, Igantzin eta Lesakan, abenduaren 26an, 27an, 28an eta 31n eta urtarrilaren 2tik 4ra. Abenduaren 20a baino lehen eman beharko da izena.

 

Haur Txokoarekin, alde batetik, «haurrek euren denbora librean kulturarekin eta harreman afektiboekin jostatzen eta gozatzen ikasteko gune bat» eskaini nahi du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, «solidaritatean eta berdintasunean oinarritzen dena». Bertzetik, gurasoei aukera bat eman nahi die «seme-alaben heziketa euren lanarekin edota denbora librearekin bateratu ahal izateko». Aipatu egun horietan, 10:00etatik 13:00etara eskainiko dute zerbitzua.

Taldea aitzinera ateratzeko guttienez 3 eta 12 urte bitarteko hamar haurrek eman beharko dute izena, 948 635 036 telefonora deituta edo info@bortziriakgz.eus helbidera idatzita. Abenduaren 20a baino lehen apuntatu beharko da eta kuota 20 eurokoa izanen da. Ordainketa lehenbiziko egunean egin beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun