Abenduaren 24an eginen da kalejira herrikoia, Olentzero eta Mari Domingirekin. Astelehenean 16:30ean Merkatu Plazan hasiko da, eta Herriko Etxeko Plazan bukatuko da, bidean Altzateko plaza, Altzate karrika, Eztegara pasealekua, Kanttonberri karrika, San Jose zahar-etxea, Eztegara pasealekua, Iturlandeta karrika, Foruen plaza eta Gernikako Arbolaren zeharbidea pasatuz. Eguraldi txarra eginen balu, Eztegara pilotalekuan eginen litzateke jaialdia 17:15ean. Ilunabarrean, helduak kalejiran ibiliko dira kantari, Gure Txokoak antolatuta.
Abenduaren 31n, Urtezahar egunean ere, ohiko ospakizunak izanen dira. 15:00etan Glin-Glan kantari aterako dira ttikienak karrikaz karrika eta 18:00etan Diostesalbe kantatuko dute abesbatzak eta nahi duten guztiek herriko karriketan barna. Eguberrietako ospakizunak, beti bezala, ilbeltzaren 5eko Errege Kabalgaterekin bukatuko dituzte.
Abesbatza eta txistulariak kontzertuan
Abenduaren 22an kontzertua eskainiko dute Berako Abesbatzak eta herriko txistulariek. Hitzordua 19:30ean izanen da Kultur Etxean.