Baztan-Bidasoko ekoizleen merkatua larunbat honetan eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 13a, 08:00

Baztan-Bidasoko ekoizleen abenduko hitzordua izanen da eta Rikardo Baroja eskolako arkupeetan bilduko dira 10:30etik 13:30era.

Inguruko ekoizleek produktuak zuzenean erosteko aukera izanen da: gasnak, ogiak, euskal zerriaren produktuak, eztia, arrautzak, sagardoa, zukuak, ukenduak...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun