Berako Musika Eskolak emanaldiak eta Eguberrietako kontzertua eskainiko ditu datozen egunetan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 10a, 10:08
Aurten ere San Esteban elizan eskainiko du Eguberrietako kontzertua Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolak.

Eguberrietako kontzertua abenduaren 19an eskainiko dute San Esteban elizan

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleak hiruhilabeteko emanaldiekin hasiko da egunotan. Hilaren 11n, asteartean, biolin entzunaldia eskaijiko dute Musika Eskolanm, 18:00etan; abenduaren 14an, ortziralean 18:00etan trikitixa eta akordeoi entzunaldia izanen da; abenduaren 18an, asteartean, piano kontzertua eskainiko dute ordu berean eta hilaren 19an, asteazkenean, 18:00etan, Eguberrietako kontzertua San Esteban elizan. Kultur Etxea ttiki gelditzen zela eta iaz hasi ziren elizan eskaintzen kontzertua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun