Euskadiko txapeldunorde izan da Fernando Etxegarai koxkor biltzen

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 4a, 11:31
Euskadiko koxkor biltze txapelketako finalean parte hartu zuen zortzikotea. Argazkia: Bizkaiko Herri Kirol Federazioa

Txantreako Aitor Blanco bi segundorengatik nagusitu zitzaion abenduaren 2an Arratzun (Bizkaia)

Abenduaren 2an jokatu zen Arratzuko frontoian Euskal Herriko koxkor biltze txapelketa eta bi segundo eta 29 ehunenekorengatik jantzi zuen txapela Txantreako Aitor Blancok. 6 minutu 14 segundo eta 44 ehuneneko behar izan zituen. Bigarren sailkatu zen Fernando Etxegarai beratarrak, berriz, 6 minutu 16 segundo eta 73 ehuneneko behar izan zituen. Beraz, ezin izan zuen bere hamabigarren txapela jantzi Berako kirolari handiak.

 

Nafarren gibeletik sailkatu ziren Bizkaiko bi ordezkariak, Aritz Martin gernikarra eta Patrik Saitua arteagarra. Lehenengoak 6 minutu eta 19 segundo egin zituen podioaren hirugarren koxkara igotzeko eta bigarrenak 6 minutu eta 24 segundo.

Txapelketako sailkapena Aritz Ruiz eta Guillermo Lopez arabarrek bosgarren eta seigarren postuetan eta Uxer Mozo eta Mattin Jauregi gipuzkoarrek zazpigarren eta zortzigarren postuetan osatu zuten.

 

SAILKAPEN OROKORRA:

1- Aitor Blanco (Nafarroa) 6 minutu, 14 segundo eta 44 ehunen.

2- Fernando Etxegarai (Nafarroa) 6 minutu, 16 segundo eta 73 ehunen.

3- Aritz Martin (Bizkaia) 6 minutu, 19 segundo eta 93 ehunen.

4- Patrik Saitua (Bizkaia) 6 minutu, 24 segundo eta 86 ehunen.

5- Aritz Ruiz (Araba) 6 minutu, 25 segundo eta 66 ehunen.

6- Guillermo Lopez (Araba) 6 minutu, 53 segundo eta 8 ehunen.

7- Uxer Mozo (Gipuzkoa) 7 minutu, 5 segundo eta 45 ehunen.

8- Mattin Jauregi (Gipuzkoa) 7 minutu, 13 segundo eta 46 ehunen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun