Fernando Etxegarai beratarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra
Euskadiko koxkor biltze txapelketa jokatuko da abenduaren 2an, igandean 13:00etan Arratzuko (Bizkaia) pilotalekuan. Fernando Etxegarai beratarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Berekin batera, Aitor Blanco Nafarroako txapeldunordea, Arabako Guillermo Lopez eta Aritz Ruiz, Bizkaiko Patrik Saitua eta Aritz Martin eta Gipuzkoako Uxer Mozo eta Mattin Jauregi lehiatuko dira. Fernando Etxegarai da gaur egungo txapelduna Nafarroan eta Euskadin eta Euskadiko bere hamabigarren txapela janzten saiatuko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.