Hor dun koxka talde lesakarraren kantua Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen diskan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 2a, 11:53

Hor dun koxka taldea.

Durangoko Azokan aurkeztuko duten ‘Haziak II’ diskan sartu dute ‘Kateak hautsita’ kalejira

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak maketa lehiaketa antolatu du aurten ere. Aurkeztu diren hamar kantu onenekin Haziak II diska grabatu dute. Kanta horien artean sartu dute Lesakako Hor dun koxka taldearen Kateak hautsita kalejira. Durangoko Azokan aurkeztuko dute eta bertan izanen dira taldekideak ere, diskak sinatzen.

 

Mattin Lopez Tapia (trikitixa), Amaia Taberna Lizaso eta Irati Iriarte Altzugarai (trikitixa eta ahotsak), Olaia Urdangarin Taberna (panderoa eta ahotsa) eta Olaia Iantzi Etxarte (kaxa eta ahotsa) dira taldekideak. ‘Kateak hautsita’ abestiaren musika Mattin Lopez Tapiarena da eta hitzak, Ekhiñe Zapiain Arlegi beratarrarenak.

Diska salgai dago www.trikitixa.eus web orrian 12 eurotan. Durangoko Azokan abenduaren 6an aurkeztuko dute diska, 17:40etik 18:10era eta bertan ere salgai paratuko dute, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen standean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun