Bazkideen eguna ospatuko dute Etxalarko Larraburuan abenduaren 3an

Ttipi-Ttapa 2018ko azaroaren 29a

Aurten 80 urte bete dituzten bazkideak omenduko dituzte meza ondotik

Abenduaren 3an Bazkideen eguna ospatuko da Larraburuan eta horrekin batera aurten 80 urte bete dituzten bazkideak omenduko dituzte: Virginia Arburua, Maria Luisa Larrañaga eta Santiago Sainz. Astelehenean 12:00etan 2018 urtean hildako bazkideen aldeko meza izanen da eta jarraian bazkaria Larraburuan. Izena emateko 948635166 edo 664387343 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun