Queimadaren Kofradiaren ekitaldietan kantatuko du hogeita bosgarren urtez Berako Abesbatzak

Ttipi-Ttapa 2018ko azaroaren 29a

25 urtez joan da Berako Abesbatza Euskal Herriko Queimadaren Kofradiaren ospakizunera.

Abenduaren 1ean euskaraz eta galegoz abestuko du Donostiako Udaletxean

Hogeita bosgarren urtez Berako Abesbatzak parte hartuko du abenduaren 1ean Euskal Herriko Queimadaren Kofradiak eginen dituen ospakizunetan, Donostiako Udaletxeko areto nagusian.

 

Fatima Gonzalezen zuzendaritzapean, hiru abesti kantatuko dituzte, bi euskaraz eta bertzea galegoz, aurten Berako txistularien laguntzarekin. Aipatzekoa da Berako Abesbatza Queimadaren Kofradiako Ohorezko kide dela 2005 urteaz geroztik. Aurtengo ohorezko kideak izendatzeaz gain, aurreskua dantzatuko diete larunbatean 12:15ean eta gero etorriko da Berako Abesbatzaren emanaldia.

Kantaldi honen ondotik, Bewrako txistulariekin batera abenduaren 22an Kultur Etxean eskainiko duen emanaldia prestatuko du Berako Abesbatzak, eta Eguberri eguneko mezan er ekantatuko du Berako parrokian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun