Gazteei begirada morea sortzeko espazioa izanen dute ortziralean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 28a, 09:22

Emakumeen kontrako indarkeria identifikatu eta horri aitzin egiten ikasteko saioa izanen da 

Azaroaren 25aren baitan, hainbat ekimen antolatu dira Emakumeen Kontrako Indarkeria gaitzesteko. Aste honetan,  12 eta 18 urteko gazteentzat, begirada morea sortzeko espazioa antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Arantzako Guraso Elkartearen laguntzarekin. Saioa, ortzirale honetan, azaroak 30, izanen da, 18:00etan Baskulan.

 

Tailerra parte-hartzailea izanen da eta genero indarkeriari buruz gogoeta egiteko espazioa sortuko da hainbat material erabiliz: pelikulak, abestiak, iragarkiak... Behaketa trebatuz, ikuspegi eta jarrera kritikoa bulkatu nahi dituzte. Zehazki, gazteek bikote harremanetako indarkeriak identifikatzen ikastea nahi dute, baita indarkeria sinbolikoa identifikatzen ere eta horrela horiei aitzin egiteko baliabide pertsonalak eraikiko dituzte.

Izena gurasoen bitartez eman daiteke, Whatsappez 637 32 08 82ra idatziz edo 948 63 50 36 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun