2018/12/01 20:00

Antzerkiak

'Zazpi senideko' antzezlana Lesakan ikusgai abenduaren 1ean

'Zazpi senideko' antzezlana Lesakan ikusgai abenduaren 1ean
Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka

Bi antzezlanez gain, Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ikusgai izanen da Harriondoan

Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioa antolatu du. Larunbatean 20:00etan, Ximun eta Manex Fuchs anaiek osatzen duten Axut! Taldeak  Zazpi senideko antzezlana eskainiko du, Ander Lipusen zuzendaritzapean. Bi aktore, bi anaia eta anaitasun ebatsiaren inguruko zazpi istorio antzerkira ekartzen ditu antzezlanak, tartean Gaizka Sarasola herritarrarena.

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun