Nafarroako Parlamentuaren Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkura Iruñean egin ordez Lesakan egin dute azaroaren 26an, Parlamentu ibiltaria programaren baitan. Astelehen goizean abiatu dira alderdi guztietako parlamentariak Iruñetik eta Lesakako Herriko Etxean egin dute Mahaiaren eta Eledunen Batzarra. Gero, talde parlamentarioetako eledunek prentsaurrekoa eskaini dute eta parlamentarien eta Lesakako alkate eta zinegotzien arteko topaketa egin dute. Nafarroako Parlamentuko presidenteak, Ainhoa Aznarezek Lesakako Herriko Etxeak eskainitako harrera eskertu du eta Jose Luis Etxegarai Lesakako alkateak, Parlamentuak Bortzirietara hurbiltzeko egin duen esfortzua ere eskertu du. Herria ere bisitatu dute parlamentariek, Iruñera bueltatu baino lehen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.