Larunbateko saioan tiraldi guztiak irabazi zituzten, bai gizonezkoek, baita talde mistoak ere.
Gizonezkoetan, Carmelo Mitxelena, Beñat Ordoki, Beñardo iantzi, Unai Gurrutxaga, Eneko Saldias, Alejo Sarobe, Iñigo Altzugari eta Paskual Taberna aritu ziren. Beti Gazteren ondotik, Berriozar sailkatu zen bigarren, Txantrea hirugarren eta Antsoain laugarren.
Talde mistoan, berriz, Carmelo Mitxelena, Kristine Txoperena, Maddalen Lopez, Beñat Ordoki, Unai Gurrutxaga, Karmele Pikabea, Udane Loidi (Oiartzun) eta Gerardo Telletxea aritu ziren. Lesakan Txantreak eta Berriozarrek berdindu egin bazuten ere, bigarren postua Txantreak eskuratu zuen eta hirugarrena Berriozarrek. Laugarren Antsoain B izan zen eta bosgarren Antsoain A.