Eliza goitiraino beteta, eskualdeko zenbait musika talde ere igo ziren oholtzara
Bigarren urtez Carlos Nuñez eta bere taldeak kontzertua eskaini zuten Etxalarko Elizan azaroaren 25ean. Sarrera guziak agortuta eta eliza goitiraino beteta giro berezia eta beroa sortu zen musikarien eta publikoaren artean. Itsaso Elizagoien herriko trikitilaria benetan emozionatuta eta eskertua agertu zen kontzertua aitzinera eramateko laguntzen aritu ziren guziekin. Bigarrena bai baina azkena izanen ez delako esperantzarekin agurtu ziren taldekoak. Gonbidatuen artean, Etxalarko trikitilariak, txistulariak eta Lesakako gaiteroak ere parte hartu zuten kontzertuan. Igande arratsalde ederra izan zen. Argazkiak: Ibon Errazu Uria
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.