Su-egur lotea eskatzeko aukera ireki du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 25a, 10:45

Abenduaren 31 arte egin daitezke eskaerak 

Lesakako Udalak bando bidez jakinaraziduenez, etxerako su-egur lotea nahi duenak www.lesaka.net webgunetik edo 948 637005 telefonora deituz eman dezake izena abenduaren 31 arte. Nork eskatzen duen eta kontaktatzeko telefonoa zehaztu beharko dituzte eskatzaileek. Loteak bortz tona ingurukoak dira eta Zambrara garraiatuko dira. Lote bakoitzak 200 euro inguru balio du. Aukera izanen da, lekurik izanez gero, loteak etxera eramateko, baina horretarako gehixeago ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun