Zinema arratsaldea izanen dute igandean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 23a, 11:26
Pixi-Post eta opari-emaileak filma eskainiko dute 16:30ean.

Tantirumairu ikastolaren eskutik euskarazko bi filma eskainiko dituzte 

Lesakako Tantirumairu Ikastola zinema arratsaldeak antolatzen hasia da, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Hilabeteko azken igandetan euskarazko filmen bi emanaldi eskainiko dituzte. Lehenbiziko saioa 16:30ean izanen da eta bigarrena 18:00etan.

 

Azaroaren 25ean, igandean 16:30ean Pixi Post eta opari-emaileak filma eskainiko dute, 3 eta 10urte bitarteko haurrei zuzendua. 18:00etan, berriz, Ilunabar saga 2: Ilberria filma eskainiko dute, 10 urtetik goitikoei zuzendua. Emanaldi bakoitzaren sarrera 2 euro gostako da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun