Emakumenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25aren harira zenbait ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako emakumeek ere

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 21a, 07:05

Ortziralean mahai-ingurua eginen dute Beran eta igandean manifestazioa eta ekitaldia Lesakan

Azaroaren 25eko Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren harira zenbait ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako emakumeek ere, ‘Hameka indarkeria jasateaz nazkatuta gaude! Justizia feminista orain! goiburupean. 

 

Azaroaren 23an, ortziralean, “Tratu txarrak eta salaketak” emakumeen arteko mahai ingurua eginen dute 20:30ean Berako Beralandetan.

Azaroaren 25ean, igandean, berriz, Lesakara martxan antolatu dute, oinez edo bizikletaz egin daitekeena. Irteera ordutegiak honako hauek izanen dira: Berako Altzateko plazatik 11:00etan; Igantzi eta Arantzakoak Igantziko frontoitik 11:30ean eta Etxalarkoak 12:00etan Lesakako zubian. 12:30aen manifestazioa eginen dute, Itturrunzubiko plazatik abiatuta (Albistur karrikan) eta 13:00etan Lesakako plazan ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun