Medicus Mundi elkartearen eskutik sexu industriaz solasteko bideo-foruma eginen dute Beran azaroaren 23an

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 21a, 06:54

Ortziralean 18:30ean Beralandetan pornografia, prostituzioa eta emakumeen salerosketa aztertuko dituzte 

Medicus Mundi (Munduko Medikuak) erakundearen eskutik, gaur egun heziketa afektibo-sexualaren eredu eta esparru diren pornografia eta prostituzioa gaiak ‘Sexu industriaz hitz egin dezagun’ izeneko bideo-forum baten bidez aztertuko dira, baita emakumeen salerosketa ere. Azaroaren 23an, ortziralean 18:30ean izanen da Beralandetan. Mundiko Medikuak eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute saioa, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun