Berriz ere su-itzalgailua hustu dute Berako Eztegara pilotalekuko kantxan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 20a, 14:57
Eztegara pilotalekuaren egoera, astearte goizean.

Eremu publikoak irekiak kontzeko asmo garbia du Berako Udalak, «baina horrelako ekintzek asmo hori bertan behera uzteko gogoa ematen dute»

Berako udalak salatu nahi du gaur Eztegaran pilotalekuan aurkitu duen egoera.  Garbitasuneko langilea bere lana egitera joan denean frontoi guztia hauts zuriz estalia aurkitu du. Berriz ere su-itzalgailua hustu dute Eztegara pilotalekuko kantxan.  

 

Pilotalekuak, parkeak, futbol zelai ingurua eta gisako eremu publikoak irekiak kontzeko asmo garbia du Berako Udalak, «baina horrelako ekintzek asmo hori bertan behera uzteko gogoa ematen dute».  

Berako Udalaren oharrak dioenez, «gutti batzuren erruz herritar guztiak galtzen aterako ginateke, eremu hauek giltzarekin itxi eta behar duenak udaletxera etorri behar balu hauen giltza eskatzeko».

Bukatzeko, Berako Udalak dio «herriko eremu publikoak herritar guztionak» direla eta «denon ardura da hauek zentzuz erabiltzen direla bermatzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun