Santa Zezilia ospatu dute egunotan Berako musikariek

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 19a, 08:36

Abesbatza eta musika banda karrikaz karrika ibili dira ortzirale arratsean eta Zizkuitz txarangako kideek karrikak alaitu zituzten larunbatean

Santa Zezilia eguna hurbiltzen ari da eta Berako musikariek beraien eguna gogoz ospatzen hasiak dira. Azaroaren 16an, ortzirale arratsaldean Berako abesbatza eta musika banda elkarrekin atera ziren Altzate karrikan barna. Biharamunean, larunbatean, garai bateko Zizkuitz txarangako kideek ospatu zuten eguna. Bera eta Lesakako musikariak berriz elkartu ziren goizez eta beraien musikarekin gozatu zktuzten Berako karrikak, Gure Txokoan bazkaldu baino lehen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun