Santa Zeziliako kontzertua eskainiko dute azaroaren 19an Berako Musika Eskolan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 17a, 11:07

Berako Musika Eskolan eskainiko dute emanaldia astelehen arratsaldean.

Astelehen arratsaldeko 6etan hasita, bigarren maila gainditu duten ikasleei diplomak ere eman zaizkie

Azaroaren 19an, Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek Santa Zeziliako kontzertua eskainiko dute 18:00etan Musika Eskolan. Musika Eskolak berak antolatu du emanaldia, Berako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Bigarren maila gainditu duten ikasleei diploma ere emanen zaie.

 

Egitaraua

Federico Cortoren ‘Adan eta Eba’ (polka) joko dute Iker Osuak txistuarekin eta Araitz Bizkaik gitarrarekin; E. Mollenhauer-en ‘The boy Paganini’ (Fantasia), Maider Tapiak bibolinarekin eta Marijo Bergarak pianoarekin; Matha Maierren ‘Fifth Avenue Blues’ eta Beethoven-en ‘Claro de luna’ , Asier Ruizek pianoarekin; Popurri herrikoia, Leire Bereauk trikitixarekin; Josu Elberdinen ‘Tximeletaren mezua’ joko dute Izaro Etxeparek txistuarekin eta Marijo Bergarak pianoarekin; C. Bohm-en ‘Introducción y polonesa’ Nerea O’Learyk bibolinarekin eta Marijo Bergarak pianoarekin; E. Gorosarriren ‘Arrate (Orripeko)’ eta E. Basurkoren ‘Arin-Arin 7’, joko dute Izaro Etxepare eta Iker Osua txistilariek eta bukatzeko, G. Hollaender-en ‘Leichtes konzert op 62’ joko dute Maddi Mellado bibolinjoleak eta Marijo Bergara pianojoleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun