Larunbatean entrenamenduak eginen dituzte eta igandean, 09:00etatik aitzinera jokatuko da txapelketa, haimnbat kategoriatan: kadete (15-16 urte), junior (17-18 urte), sub-23, elite, master 30, master 40, master 50, neska kadeteak, emakumeak (17 urtetik goitikoak) eta ebike edo bizikleta elektrikoak).
Kirol hau sustatzeko helburuarekin, 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako fourcross lasterketa ere antolatu dute 13:00etan.