Beharrean daudenei laguntzeko janari bilketa eginen dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 15a, 12:43
Janari bilketa azken urteetan egiten dute Etxalarko parrokian.

Aurten diruz ere lagundu daitekeela ohartarazi du Parrokiko juntak, azaroaren 23ra bitarte 

Etxalarko parrokiako juntak antolatuta, aurten ere janari bilketa eginen da beharrean daudenei laguntzeko. Azaroaren 16tik 23ra bitarte herriko janari dendan utzi daiteke janaria edo azaroaren 22an 18:00etatik 19:00etara eta azaroaren 23an 11:00etatik 12:00etara Elizako atarian entregatu. Aurten, berrikuntza bezala, nahi duenak diruz ere lagun dezake. Etxeetara gutunazalak banatuko dituzte prozesu hau azalduz eta nahi duenak bertan ekarpena egiteko. Gutunazal horiek Erretorenean entregatu behar dira azaroaren 23a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun