Lesakako Zerbitzuen Elkartearen tonbola eginen dute azaroaren 17an

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 15a, 12:27
Sarkak eskuratu ahal izateko plazan egon beharko da larunbat arratsaldeko 7etatik aitzinera.

Larunbatean 19:00etan hasita Plaza Zaharrean 

Lesakako Zerbitzuen Elkartearen eskutik, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz tonbola eginen dute azaroaren 17an, larunbatean 19:00etan Plaza Zaharrean. Txartelak elkarteko komertzioetan erosketa egiterakoan eskuratzen ari dira bezeroak eta saria jasotzeko zozketan bertan egon beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun