Obra honekin zaharkitua dagoen argiteria kendu eta Led teknologia duen argiteria berria jarriko da. Gainera, argi kontsumoa jaitsiz, urtean 6.000 euro aurreztea espero da.
Obrak 217.044,29 eurotan esleitu dira eta %60ko dirulaguntza dute Nafarroako Gobernuaren aldetik. Berako udaletik jakinarazi dutenez, «IDAEren dirulaguntza ere eskatu da, baina oraindik ez dugu erantzunik».
Bidasoa karrikan, espaloian zehar argiteriaren kableentzat tuboak sartu behar direla aprobetxatuz, espaloi osoa moldatzeko asmoa du Udalak. Lanak egun hauetan hasiko dira.