Goxo-goxo saioekin hasiak dira Lesakako Tantirumairu ikastolan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 12a, 12:57
Goxo-goxo saioetako bat, Tantirumairu ikastolan.

Batez ere 0-2 urteko familiei zuzendua, hurrengo saioa azaroaren 13an izanen dute, 10:45etik 12:15era 

Familientzat txoko bat eskaintzeko asmoz, Lesakako Tantirumairu Ikastolan, Goxo-goxo saioekin ari dira hamabortzero, ordu eta erdiz, asteartetan, 10:45etik 12:15era. Batez ere 0-2 urteko haurrentzat eta beraien gurasoentzat edo zaintzaileentzat pentsatutako txokoa da. Dagoeneko eginak dituzte lehenbiziko saioak eta iragarria dute hurrengoetarako programazioa, nahiz eta “erabiltzailearen beharraren  arabera egokitzeko prest dauden”. Saio hauek doakoak eta libreak dira, ikastolakoak nahiz ikastolakoak ez diren familientzat.

 

Azaroaren 13an, astearte honetan esperimentazioak landuko dituzte, azaroaren 27an psikomotrizitatea eta abenduaren 11n jolasak. Urtarrilean ere segitzeko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun