SAILKAPENAK
640 KILO (Gizonezkoak 8x8) – Bigarren jardunaldia
1.- Beti Gazte, 4 puntu
2.- Txantrea, 3 puntu
3.- Berriozar, 2 puntu
4.- Antsioain, 1 puntu
OROKORRA
1.- Beti Gazte, 8 puntu
2.- Txantrea, 6 puntu
3.- Berriozar, 4 puntu
4.- Antsoain, 2 puntu
Beti Gazte talde txapeldunean Carmelo eta Joxe Angel Mitxelena anaiak, Beñat Ordoki, Unai Gurrutxaga, Eneko Saldias, Alejo Sarobe, Iñigo Altzugarai eta Gerardo Telletxea aritu ziren Aldatzen.
375 KILO (Emakumezkoak 6x6) – Bigarren jardunaldia
1.- Beti Gazte, 3,5 puntu
2.- Txantrea, 3,5 puntu
3.- Antsoain, 2 puntu
Berriozar taldeak ez zuen parte hartu, bigarren jardunaldi honetan gehiegizko pisua zeukalako.
OROKORRA
1.- Beti Gazte, 7,5 puntu
2.- Txantrea, 6 puntu
3.- Antsoain, 3 puntu
4.- Berriozar, 2,5 puntu
Beti Gazte talde txapeldunean Aitziber Goienetxe, Kristine Txoperena, Ane Gurrutxaga, Maddalen Lopez, Karmele Pikabea eta Antsoaingo Irune Biurrun aritu ziren tiran Aldatzen.
Eskualdera dator txapelketa
Elizondon azaroaren 17an eta Lesakan azaroaren 24an jokatuko dira sokatira txapelketako azken bi jardunaldiak.
Azaroaren 17an Elizondon jokatuko da gizasemeen 600 kiloko lehen jardunaldia eta txapelketa mistoaren (550 kilo) lehen jardunaldia (17:00etan).
Azaroaren 24an, Lesakako udal pilotalekuan jokatuko da kategoria hauetako bigarren eta hondar jardunaldia (17:00).
Kategoria guztietan, Beti Gazterekin batera, Berriozar, Txantrea eta Antsoain ariko dira. Txapelketa mistoan, gainera, Antsoainek bi talde aterako ditu, Antsoain A eta B.