Heldu den urteko bestak pasatu arte alokatzeko asmoa dute eta azaroaren 19rako aurkeztu behar dira eskariak
La Villa jatetxea eta ostatua hartzeko Igantziko Herriko Etxeak ireki duen enkante berriaren epea akautzeko egun batzuk bertzerik ez dira falta. Alokatzeko saiakera egin zuten irailean, baita lortu ere, baina sanmigel bestak pasatu orduko uztea erabaki zuten errentan hartu zutenek. Beraz, hutsik dago orain Elizatea eta hartzeko asmoa dutenek azaroaren 19rako aurkeztu beharko dituzte eskariak Herriko Etxean. Hasiera batean heldu den urteko bestak pasatu arte alokatzeko asmoa daukate.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.