Baztan-Bidasoko ekoizleen eskutik merkatua izanen da larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 8a, 08:16
Rikardo Barojako arkupeetan bilduko dira

Hilabetero, bigarren larunbatean, bildu ohi dira

Rikardo Baroja eskolako arkupeetan bilduko dira larunbatean, azaroaren 10ean, Baztan-Bidasoko ekoizleak. Beraien lanez eta mimoz egindako produktuak plazaratuko dituzte, 10:00etatik 13:30era bitarte. 

 

Berako Udalaren laguntzari esker, hilabetero antolatzen den merkatua da eta bertzeak bertze, barazkiak, gaztak, eztia, sagardoa eta arraultzak eros daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun