erran.eus

Zirika Zirkusek haurrentzako ikuskizuna eskainiko du azaroaren 10ean Beran

  Kultura  Bortziriak  Bera

‘Ondorengoak’ emanaldia antolatu du Labiaga Ikastolak, larunbatean 17:00etan hasita Kultur Etxean

Zirika Zirkus taldearen ‘Ondorengoak’ haurrentzako ikuskizuna ikusgai izanen da azaroaren 10ean, larunbatean 17:00etan hasita Berako Kultur Etxean. Labiaga Ikastolak, Berako Udalaren, Berako Kultur Batzordearen eta Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzaz antolatutako emanaldirako sarrera 3 euro gostako da.

Zirika Zirkusek haurrentzako ikuskizuna eskainiko du azaroaren 10ean Beran
Zirkuko familia baten gorabeherak taularatuko ditu Zirika Zirkusek larunbatean Beran. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Sinopsia

Mona eta Konfuso anai-arrebak dira. Beto eta Pantxi ere bai. Denak lehengusuak dira eta aspaldiko zirku familia bateko kideak.

Herentzian ikuskizun bat hartu dute, Miren eta Josune arbasoek duela 200 urte sortu zutena. Oso-oso ongi egin nahi dute, baina ez daude lasai osaba Pakok postal bat bidali dielako erranez haiekin ez dela fio eta edozein momentutan euren lana ikustera etorriko dela iragarriz.

Ikusleen konplizitatearekin saiatuko dira lana modu txukunean bideratzen: eskujokoak, akrobaziak, kantak, klakea,… dena ahalik eta hobekien egiten saiatuko dira, euren aurrekoen aholkua ahantzi gabe: «Jendeari ongi pasarazteko, zeuek gozatu behar duzue aurrena».

2018/11/10 17:00

Berako Kultur Etxea | Bera

Ekitaldi gehiago »»

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa