SAILKAPENAK
640 KILO (Gizonezkoak 8x8) – Lehen jardunaldia
1.- BETI-GAZTE, 4 puntu
2.- TXANTREA, 3 puntu
3.- BERRIOZAR, 2 puntu
4.- ANTSOAIN, 1 puntu
375 KILO (Emakumezkoak 6x6) – Lehen jardunaldia
1.- BETI-GAZTE, 4 puntu
2.- BERRIOZAR, 2,5 puntu
3.- TXANTREA, 2,5 puntu
4.- ANTSOAIN, 1 puntu
Guztira 4 jardunaldi jokatuko dira eta Lesakako Beti Gazte da eskualdeko ordezkari bakarra. Elizondon azaroaren 17an eta Lesakan azaroaren 24an jokatuko dira sokatira txapelketako azken saioak.
Gizonezkoak bi pisutan ari dira lehian, zortziko taldetan. Emakumezkoak berriz, seiko taldetan ari dira, kategoria bakarrean.Talde mistoak ere pisu bakarrean lehiatuko dira eta zortziko taldeak izanen dira (lau gizonezko eta lau emakumezko). Guztietan aterako du taldea Beti Gaztek.
Azaroaren 3an Arbizun jokatutako lehen jardunaldiaren ondotik, azaroaren 11n Aldatzen jokatuko da 640 kiloko gizasemeen eta 375 kiloko emakumeen bigarren eta hondar jardunaldia, 12:30ean.
Azaroaren 17an Elizondon jokatuko da gizasemeen 600 kiloko lehen jardunaldia eta txapelketa mistoaren (550 kilo) lehen jardunaldia (17:00etan).
Azaroaren 24an, Lesakako udal pilotalekuan jokatuko da kategoria hauetako bigarren eta hondar jardunaldia (17:00).
Kategoria guztietan, Beti Gazterekin batera, Berriozar, Txantrea eta Antsoain ariko dira. Txapelketa mistoan, gainera, Antsoainek bi talde aterako ditu, Antsoain A eta B.