Alde batetik, zabarkeria. Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, «zabor ugari pilatzen da edukiontzietatik kanpo, honek itxura txarra dakar, bilketa arazoak, langileei lanak pilatzen zaizkie, zerbitzuak
atzeratuz eta lana behar bezela egitea oztopatuz. Haizearen bitartez puntuko zaborra sakabanatzen da, eta gauean, animaliak (katuak, txakurrak) zabor poltsak puskatu eta dena zikintzen dute».
Bertzetik zakarkeria legoke. Zabor puntuetan kalteak eragin dituzte azken aldian, edukiontzien tapak
puskatu, edukiontziak errekan eta edukiontziak erreak... Arantzan bi puntutako errefusa edukiontzietan ezohiko kalteak eragin dituzte, edukiontzi hauen bortz tapa puskatu dituzte, eta tapa hauetaz aparte bertze zortzi zerradura puskatuak izan dira. Kalte hauen kostua mankomunitateak ordaindu behar izan du.
Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, «hau saihesteko neurriak aztertzen ari gara, eta arazoekin segitzen badugu, puntu horiek kentzeko erabakia hartu dugu».
Beran ere edukiontzi batzuk erre zituzten irailean eta honek kalte eta gastu haundiak sortu zituen. «Noizbehinka errekan agertzen dira edukiontziak, asteburuan jendearen harrokeria dela eta. Honek erreka kutsatu, erreka inguruak zikindu, edukiontzien erabilpena galarazi eta langileentzako trabak bakarrik
jartzen ditu. Hau saihesteko ere konponbide baten bila gabiltza», adierazi dute Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatetik.