Trokolo Teatroren antzerkia ikusgai izanen da azaroaren 4an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 31a, 11:50

‘Bertan kasu egin, edo banoa’ antzezlana eskainiko dute igandean 18:00etan Harriondoan 

Trokolo Teatro taldearen Bertan kasu egin, edo banoa antzezlana ikusgai izanen da azaroaren 4an, igandean 18:00etan Lesakako Harriondoa Kultura Etxean. Sarrera 2 euro gostako da. 10 urtetik goitikoei zuzendua dago, ttikiagoak lagunduta joan beharko dute. 

 

Bertan kasu egin, edo banoa

Trokolo antzerki-konpainiak egindako obra hau Klima- aldaketaren Nafarroako Bide-orriaren (KLINA) testuinguruaren barruan prestatu da. Klima-aldaketaren arazoa eta herritarrek horren inguruan duten eginkizuna jorratzen du umorearen eta didaktikaren ikuspegitik. «Klina doktoreak eta Klin doktoreak gaixo oso berezi bat artatu behar dute, premiaz artatu ere. Sukar altua du, kontrolik gabeko dardara eta gasek eragindako intoxikazio-sintoma nabariak ditu. Miaketa egin bitartean, gaixoaren egoeraren errudun diren arrazoiez jabetzen dira; hain zuzen, Lurra bera da gaixoa. Diagnostikoa egin ondoren, medikuek jarraitu beharreko tratamendua ezarri dute».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun