Frankfurteko maratoia bukatu dute Bixente Igarzabal eta Jose Luis Irurzun lesakarrek

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 30a, 12:13

Igarzabal eta Irurzun, Frankfurteko maratoia bukatu ondotik.

20.000 korrikalariren artean 314. izan zen Igarzabal eta 2.275. Irurzun 

Beti Gazte elkarteko ordezkari, Frankfurteko (Alemania) Maratoi entzutetsuaren 37. Edizioan parte hartu dute Bixente Igarzabal eta Jose Luis Irurzun lesakarrek. Biek marka politak egin zituzten.

 

20.000 korrikalari baino gehiagoren artean, Bixente Igarzabal 314. izan zen, hogeita hamekagarrena bere kategorian. 2 ordu, 44 minutu eta 15 segundo behar izan zituen 42,192 kilometroak egiteko. Jose Luis Irurtzunek, berriz, 3 ordu, 21 minutu eta 40 segundo behar izan zituen. 2.275. postua egin zuen sailkapen orokorrean eta 217. izan zen bere kategorian.

Gizonezkoen nahiz emakumezkoen kategorian podiumera igo ziren guztiak afrikarrak izan ziren, marka onak eginez gainera: 2 ordu eta 7 minututik beheiti egin zuten gizasemeek eta 2 ordu eta 21 minututik beheiti emakumeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun