Gizonezkoak bi pisutan lehiatuko dira eta zortziko taldeak izanen dira. Emakumezkoak berriz, seiko taldeak izanen dira eta pisu bakarrean lehiatuko dira.Talde mistoak ere pisu bakarrean lehiatuko dira eta zortziko taldeak izanen dira (lau gizonezko eta lau emakumezko). Guztietan aterako du taldea Beti Gaztek.
Azaroaren 3an Arbizun, gizasemeen 640 kiloko lehen jardunaldia eta emakumeen 375 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dira. Azaroaren 11n Aldatzen jokatuko da kategoria hauetako bigarren eta hondar jardunaldia, 12:30ean.
Azaroaren 17an Elizondon jokatuko da gizasemeen 600 kiloko lehen jardunaldia eta txapelketa mistoaren (550 kilo) lehen jardunaldia (17:00etan).
Azaroaren 24an, Lesakako udal pilotalekuan jokatuko da kategoria hauetako bigarren eta hondar jardunaldia (17:00).
Kategoria guztietan, Beti Gazterekin batera, Berriozar, Txantrea eta Antsoain ariko dira. Txapelketa mistoan, gainera, Antsoainek bi talde aterako ditu, Antsoain A eta B.