San Martin elizan emandako Meza Nagusiarekin abiatu dira ospakizunak. Lesakako Abesbatzak ere parte hartu du. Handik aterata, Aurreskua eskaini zaie plazan omenduei. Jaione Telletxea Mendigutxiak dantzatu du, Joseba Etxepare txistuan lagun zuela. Bazkariko frontoian 70 bat lagun elkartu dira. Bazkalondoan, omenaldiak egin eta elkarteak antolatutako txapelketetako sariak eta trofeoak banatuko dituzte eta dantzaldia izanen dute.
Omenduak
60 urte ezkondurik:
Bautista Huizi Madariaga eta Asuncion Lopez Zubieta
50 urte ezkondurik:
Jose Antonio Lorenzo Iturralde eta Ramonita Apeztegia Pikabea
Lucio Sanz Diez eta Maria Santos Ortega Hernandez
85 urte bete dituztenak:
Jesus Legasa Apeztegia
Ana Mari Telletxea Torrea