Proiektuaren xedea Europako hainbat herrialdetako eskolekin kultur ondarearen inguruko postalak elkartrukatzea izan zen, eta horren inguruan jarduera multzo zabala landu zituzten ikasleek. Argazkian, proiektuan parte hartu zuten ikasleen zati bat (egun Lehen Hezkuntzako seigarren mailan dauden ikasleak) eta ingeleseko bi irakasleak, Miren Askasibar eta Edurne Aranburu ageri dira. Azken hau eskolako zuzendaria ere bada.