Joko musikatuak izanen dituzte Beran urriaren 26an

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 25a, 15:04
Estitxu Mentaberriren eskutik joko musikatuak izanen dituzte Beran.

Estitxu Mentaberriren eskutik ortziralean 18:30etik 19:30era herri liburutegian. 

Estitxu Mentaberriren eskutik, Joko musikatuak, mugimendua eta musika izanen dute urriaren 26an, ortziralean 18:30etik 19:30era Berako herri liburutegian. Izen-ematea egun berean egin behar da 948 625502 telefonora deituta edo liburutegian bertan. Gehienezko kopurua 20 lagunekoa da.

 

Gure gorputzaren adierazpena  erabiliz abentura musikatu batean sartuko gara. Zure barruko musika eta taldearena ezagutuz, sintonía bakar bat sortzeko. Horrela, giro alai batean, gure irudimena eta konfidantza landuko ditugu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun