Parisko punk doinuak entzungai izanen dituzte Beran urriaren 24an

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 23a, 16:11

Asteazken arratsaldeko 7:30ean hasita kontzertua eskainiko dute Maribell eta Bitpart taldeek

Urrian egitarau oparoa izaten ari dira Berako Kataku herri ostatuan. Urriaren 24an, Parisko bi talderen bisita izanen dute, asteazkenean 19:30ean hasita: Maribell (punk-hardord-grunge) eta Bitpart (punk sounds of love & hate). Urriaren 27an, Lurraren Egunaren bezperan, gauerdian hasita, Lurraren gaua izanen dute, Turtukiña DJarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun