San Fermin elkartearen eguna ospatuko dute Lesakan urriaren 26an

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 23a, 12:14
Plazan Aurreskua dantzatuko zaie aurten ere omenduei.

85 urte bete dituztenak eta urrezko eta diamantezko ezteiak ospatzen dutenak omenduko dituzte ortziralean

Lesakako San Fermin jubilatu elkartearen Eguna urriaren 26an, ortziralean ospatuko dute. Aurten ere, diamantezko eta urrezko ezteiak ospatzen dituzten bikoteei eta 85 urte betetzen dituzten bazkideei omenaldia eskainiko zaie. 

 

Ortziralean, 12:30ean Meza Nagusia ospatuko da San Martin elizan. 13:30ean Aurreskua eskainiko zaie plazan omenduei. 14:00etan bazkaria izanen dute frontoian. Bazkalondoan, omenaldiak  egin eta elkarteak antolatutako txapelketetako sariak eta trofeoak banatuko dituzte eta 17:30ean dantzaldia izanen dute.

 

Omenduak

60 urte ezkondurik:

Bautista Huizi Madariaga eta Asuncion Lopez Zubieta

50 urte ezkondurik:

Jose Antonio Lorenzo Iturralde eta Ramonita Apeztegia Pikabea

Lucio Sanz Diez eta Maria Santos Ortega Hernandez

85 urte bete dituztenak:

Jesus Legasa Apeztegia

Ana Mari Telletxea Torrea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun