Andoni Egañarekin solasaldia eta bertso gaztain jatea prest ditu Bortzirietako Bertso Eskolak

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 23a, 11:36
Andoni Egaña eta Nerea Igarzabal ariko dira kantaria azaroaren 3ko bertso gaztain jatean.

Ortziralean 17:30ean ‘Txapelketa motibazio’ solasaldia eskainiko du Lesakako Harriondoa Kultur Etxean

Andoni Egañak Txapelketa motibazio solasaldia eskainiko du urriaren 26an, ortziralean 17:30ean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Bertzetik, azaroaren 3an bertso gaztain jatea antolatu du Bertso Eskolak Lesakako Basurde elkartean, Andoni Egaña bera eta Nerea Ibarzabal ariko dira bertsotan, Josu Sanjurjo gidari dutela. Izen-emateko 618 96 30 11 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun