Irlanda eta Euskal Herriko dantzak eta musika ikusgai eta entzungai izan dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 22a, 06:56

Dantza gaelikoaren eta euskal folkloaren arteko elkartrukerekin segitu dute asteburu honetan Beran, Gure Txokoa dantza taldearen eskutik. Irlandako Cork hiriko Ballyphephane dantza taldea etorri da Berara eta Zarauzko Jalgi dantza taldearekin batera, emanaldia eskaini dute larunbat arratsaldean Merkatu plazan. Irlandarrak asteburu osoa eman dute Beran, bertako musika eta dantzak karriketan hedatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun