Carlos Nuñezek kontzertua eskainiko du bigarren urtez Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 21a, 10:45
Carlos Nuñez, joan den urtean Etxalarren eskainitako emanaldi jendetsuan.

Azaroaren 25ean elizan eskainiko duen emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko 

Bigarren urtez, Carlos Nuñez musikari ezagunaren taldeak kontzertua eskainiko du elizan, Itsaso Elizagoien taldeko trikitilaria dela aitzakia hartuta. Azaroaren 25ean izanen da, 20:00etan, eta sarrerak salgai daude Elutsan, Herriko Ostatuan eta www.ataquilla.com atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun