Javier Escagues da presidente orde berria, Patxi Castilloren ordez
Urriaren 6an egindako ez ohiko batzarrean aldaketaren bat edo bertze egin zuen Berako Gure Txokoa elkarteak. Jende gutti elkartu zen batzarrean. Aldaketarik nagusiena, zuzendaritza batzordean egindakoa izan zen. Patxi Castillok ardura hori utzi eta Javier Escagues izanen da presidente orde berria. Jaione Dozagaratek segitzen du presidente lanean; Javier Escagues izanen da, beraz, presidente ordea; Carlos Pacheco idazkaria eta Edurne Pacheco diruzaina.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.